Nov
11
[Escrito en Vitoria el 6 de noviembre de 2007; remitido a varios medios de comunicación vascos; traducido por Inés Goñi]
“Liga de Campeones” Gasteizko xake txapelketaren lau jokalarik (Ponomariov, Polgar, Kasimdzhanov eta Topalov) antolatzaileei esan diete edozein sari irabasten badute, sari osoa Kongoko ospitalerako emango dutela.
Txapelketa honen goiburua “Mundu hobe baterantz” da, eta bere helburua 150.000 euro biltzea da, Kongon ospitale bat eraikitzeko. “Liga de Campeones”-en alma mater Anabel de la Fuente da.
Momentuz, Ponomariov txapelketa irabazten ari da bost punturengatik. Bere atzetik Polgar, Topalov eta Nisipeanu daude lau punturekin.
Xakelarien eskaintz solidario honekin erakundeak irabaslearen 18.000 euro eta finalistaren 9.000 euro bilduko ditu. Orain, antolatzaileak itxaroten ari dira beste bi xakelariek (Karpov eta Nisipeanu) eskaintza berdina egingo duten ikusteko.
Zuk dirurik eman nahi baduzu Caja Vital-en kontu batean sar dezakezu zure emaria, “Mundu hobe baterantz” guztiok elkarrekin abiatzeko.
